miércoles, 22 de diciembre de 2010

SEKUENTZIA DIDAKTIKO DIGITALA

50'>


Eskema hau bere egokitasunean ikusteko egin klik:

http://www.mindomo.com/view.htm?m=91f93ed2f221495cb073a07653a0893f

SKETCHUP PRO

Zergatik erabili programa hau?

Programa honek zirrara ikaragarria eragin digu, izan ere, 3 dimentsiotako marrazkiak egiteko aukera ematen digu. Egia esan ez genuen programa hau ezagutzen, baina aurkitu genuenean zur eta lur geratu ginen bertan marrazkiak egiteko zeuden aukerak ikusita. Izan ere, orain arte "Paint" ezagutzen genuen gehien baina programa nahiko mugatua da. Programa honekin berriz, oso marrazki zehatzak egin daitezke eta planoak eta angelu ezberdinak lantzeaz gain, argazkiak txerta daitezke, beti ere 2 eta 3 dimentsioak eman ahal zaizkiolarik, irudi ikusgarriak eginaz. Azkenik aipatu doakoa dela, beraz primeran datorkigu eskoletan lantzeko.

Zer egin dezakegu Sketchup Pro programarekin?

Programa honekin marrazkiak egin ditzakegu, baina ez nolanahikoak, izan ere, hiru dimentsioko marrazkiak egin ditzakegu. Gainera, plano ezberdinak jar daitezke, eta diseinua ere oso elegantea da, argia, eta beraz, begientzako oso polita. Egia esan, hasieran ez da oso erraza tresna ugari daudelako, baina segituan hartzen zaio trikimailua. Horrez gain, gure argazkiak ere txertatu daitezke, baita  beste hainbat objektu ere. Programa hau oso baliagarria da hezkuntzan lantzeko, plano eta ikuspegi ezberdinak lantzen direlako.

Helburu hezitzailea

Programa hau ikaragarria da umeen hezkuntzarako, izan ere, orain arte paperean lantzen zen nolabait hiru dimentsioko objektuak azaltzeko, baina programa honekin hiru dimensioko kontzeptua behatu, aztertu eta eraiki egin dezakete, honela, ikusi egiten dute orain arte ez bezala. Modu honetan, tresna hau erabilgarria da ondoren arkitektura eta mota honetako ikasketak egin nahi dituztenentzat, eta baita beste ikasle guztientzat ere, dimentsioen kontzeptuak barneratzeko.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia

Teknologia berriekin lan egitea, eta hiru dimentsioko formak barneratzea eta eraikitzea. Izan ere, oso garrantzitsua da dimentsio ezberdinak bereiztea eta horiek lantzeko eta eraikitzeko gai izatea, izan ere, honek ikasleei formakuntza aberatsa eskaintzen die, ondoren, marrazkiak egiterako orduan, ikuspegi ezberdinak kontuan hartzeko eta hiru dimentsioko marrazkiak edo erakitzeko objektuak egiteko. Honela, egindako irudiak edo eraikuntzak konplexutasun maila altua izango dute eta irudiek berriz, errealismo handia.

Nori zuzendua

Programa hau bereziki, 8 urtetik aurrerako neska-mutilei zuzendua legoke, izan ere, lehenik eta behin oinarrizko kontzeptuak eta teknologia apur bat menperatzea beharrezkoa da.

Abantailak

Programa honen abantaila nagusia, hiru dimentsioko marrazkiak egin daitezkeela da, izan ere, orain arte, hezkuntzan gehien bat dimentsio hau zuzen garatu ezinda ibili dira irakasleak, baina orain, tresna honekin, era guztietako irudiak egin daitezke, esaterako norbere etxearen maketa egin daiteke programa honekin, pentsa ezazue zer nolakoa den programa honen potentziala.

Errekurtsoak

Ordenagailua, internet, sketchup pro.




Hona hemen bideo tutoriala:

Watch live streaming video from teknobili at livestream.com

DROPBOX

Zergatik erabili programa hau?

Dropbox-a oso egokia iruditzen zait ikasgelan erabiltzeko, zure dokumentuak, artxiboak, musika etab. Bertan gordetzeko aukera ematen baitizu, eta ondoren, interneteko sarbidea duen edozein erremintarekin eskura ditzakezu, hala nola ordenagailua. Era honetan, ez dut aurkitzen  edo etxean ahaztu zaizkit bezalako aitzakiak ezin izango dituzte jarri, eskuragarri izango baitira.

Zer egin dezakegu dropbox programarekin?

Drobbox programak, nahi dituzun artxibo eta dokumentuak gordetzeko aukera ematen dizu. Gainera, internetera sartzeko ahalmena duen edozein ordenagailu edo erremintaren bidez, artxibo horiek eskuragarri izango dituzu.
Bestalde, artxiboak era publikoan ezartzeko aukera ematen dizu, horrela, ikasleekin dokumentua konparti dezakezu.

Helburu hezitzailea:

Ikasleei, teknologi berriekin lan egiteko ohiturak bultzatzea. Hala nola, lana ez egiteko aitzakiak ez dutela balio barneratzea.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

Teknologi berriekin lana egitea oso garrantzitsua da, hemendik aurrera erabat erabiliko den teknologia baita. Hau dela eta, oso aproposa iruditzen zait gaztetatik ohitzen astea eta irakastea, zenbat eta lehenago ikasi, gero erraztasun handiagoa izango baitute ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Nori zuzendua:

9 urtetik aurrerako edozein pertsonari zuzendua.

Abantailak:

Alde batetik paperaren aurrezpena izan behar dugu kontuan eta bestalde, dokumentuak edozein tokitan eskuragarri izateko aukera paregabea dela, gaur egun ditugun teknologi  berriek eskaintzen diguten aukera paregabea aprobetxatuz.

Errekurtsoak:

Ordenagailua, internet, dropbox.

Dropbox-en tutoriala

Watch live streaming video from jarangar at livestream.com

GOOGLE CALENDAR

Zergatik erabili programa hau?
Askotan gauza txikiek handiek baino efektu handiagoa lortzen dute, eta programa hau horietakoa dugu. Izan ere, programa honekin ikasleek egutegia izango dute eskura, baina ez nolanahiko egutegia. Izan ere, egutegi horretan egin beharko dituzten betebeharrak ikusiko dituzte eta betebehar horiek entregatzeko data ere. Modu honetan, egutegia eskuragarri izango dute eta lauhilabeteko eta urteko betebeharrak zein diren eta noiz egingo diren jakingo dute. Izan ere, askotan ikasleek data ahaztu zaiela esaten dute, euren agenda galdu dutela etab. esanaz. Horrez gain, agenda erabili beharrean egutegi hau erabiliaz, egunean eguneko etxeko lanak bertan argitaratuko dira eta ondorioz, ikasleek ez dute agendarik beharko, honela papera aurreztuko dugularik ingurumenaren alde.

Zer egin dezakegu Google Calendar programarekin?
Ikasleei etxeko lanak eta azterketen datak eta orduak argitaratu ditzakegu bertan. Honela, ikasleek ezingo dute agenda galdu dutenaren trikimailua erabili. Horrez gain, agendan apuntatzen ez duten pertsona horien gurasoek ere, errazago kontrolatu ahal izango dute euren seme alaben betebeharrak zein diren. Izan ere, kasu batean baino gehiagotan ikasleak hainbat bider egin du azterketa gurasoek hori ez zekitelarik.
Tresna honi esker berriz, arazo horri amaiera emango zaio eta beraz, ikasleek errendimendu akademiko hobea izango dute gurasoek exijentzia maila altutuko dutelako, euren seme alabak egin behar dituen betebeharrak zeintzuk diren badakitelako.
Gauzak horrela,  tresna honekin, etxeko lanak, azterketa egutegiak, etorkizuneko gaiak eta azterketa egutegiak…jakin ditzake gurasoak.

Helburu hezitzailea
Ikasleek agenda erabiltzen ikastea teknologia berrien bitartez, teknologia berriekin lan ohiturak barneratuz. Horrez gain, lana ez egiteko aitzakiak ere albo batera utziko ditu programa honek, izan ere, agenda galdu eta honelako aitzakiak, ez dute balioko sarea beti funtzionamenduan dagoelako.
Horrez gain, ikasle bakoitzak bere erritmoa duenez, ikasleak eskuragarri izango ditu ondoren emango diren gaiak eta edukiak eta beraz, ikasle horrek gelan lantzen ari diren ezagutzak jada barneratuak baditu eta klase partikularretara joan ohi bada, klase horietan gai eta eduki berriak ikasi ditzake, nahiz eta irakasleak ikasle hauen erritmora ere egokitu beharko lukee.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Programa honekin, ikasleen antolaketa maila lantzen da, hau egunerokotasunean aspektu garrantzitsua delarik, eguna egunero antolatzen dugularik. Aspektu hau lantzea oso garrantzitsua da, izan ere, egun gazteek gauzak lasaitasunez hartzen dituztela esaten da eta dena azken momentuan egiten dutela. Egutegi honen bitartez, ikasleek antolaketa maila egokia izaten lagunduko du.
Nori zuzendua
9 urtetik aurrera edozein pertsonari zuzendua.

Abantailak
Egutegi honen bitartez, ikasleek lanak entregatzeko eguna eta azterketen eguna ikusi ahal izango dituzte, honela, egituratu egin dezakete lana egiteko erritmoa. Horrez gain, ikasleek ondoren emango dituzten gaiak ere ikusiko dituzte eta beraz, aldez aurretik euren kontura zertxobait landu nahi badute, modu honek horretarako aukera ematen die. Horrez gain, programa honekin, ikasleek ezin izango dute agenda galdu dutenaren trikimailua erabili. Gainera, gurasoek ere eskuragarri dute irakasleak egun horretan bidalitako lanak eta azterketen eta lanen egutegiak. Azkenik, aipatu beharra dago modu honetan papera aurreztuko dela eta ingurumenari lagunduko diogula.

Desabantaila nagusia zera da, egutegi hau ezin dela gelako blog-ean txertatu eta ondorioz, ikasleak erabiltzailea eta pasahitza behar dute, hau irakasleak jarriko duelarik.
Errekurtsoak
Ordenagailua, internet, google calendar.

Bideo tutoriala


Watch live streaming video from teknobili at livestream.com

LIVESTREAM

Zergatik erabili programa hau?
Programa hau oso erabilgarria da hezkuntzan erabiltzeko, izan ere, tresna honen bidez grabatu egiten denez, edozer graba dezakegu ondoren ikasleek hori ikus dezaten sarean. Egia da, kamera apur bat mugatua dagoela eta ez dela bideo kamera profesionalena bezalakoa, baina pausuak grabatzeko eta horiek ikusteko primerako tresna da. Esaterako guk hainbat programen bideo tutorialak egin ditugu, programa hauek ezagutzen ez dituen jendeak erabiltzeko.
Zer egin dezakegu Livestream programarekin?
 Programa honekin hainbat gauza egin ditzakegu, izan ere, grabatzeaz gain, hitz egin ere egiten da, baita nahi izanez gero, hitz egiten ari den pertsonaren aurpegia azaldu ere. Gauzak horrela, programa honekin, tutorialak egin ditzakegu, hau da programa bat nola erabiltzen den azaldu hitz egiten eta programa horretako tresnak eta botoiak azalduaz. Honela, ikasleek beti eskuragarri izango lukete bideo hau, eta edozein zalantzaren aurrean kontsultatu izango lukete. Honela, orain arte hainbat eskoletan, informatikako klaseetan teoria paperetan ematen zen, hau da, nola gorde, itsatsi, internet... Tresna honekin berriz, argiago ikusten da, izan ere, ikasleek euren begi aurrean duten gauza bera da programa honen bidez grabatutakoa bideoa.
Horrez gain, programa honekin, nola eraiki, marrazki bat nola egiten den...ere erakutsi dezakegu, izan ere, teknologiako klasean ikasleek zerbait eraiki behar badute, esaterako auto mugikari bat, programa honekin ikasleei azaldu ahal zaie. Gauza bera gertatzen da marraztearekin, izan ere, artista batengana joan dezakegu berak nola marrazten duen grabatzeko eta ondoren, eskolan pertsona horrek erabiltzen dituen teknikak aztertzeko, honela ikasleen gaitasuna handitzeko. Tresna honen beste erabilpen bat irrati saio bat edo egitea da, izan ere, aukera aparta eskaintzen du munduak gure irrati esatari lanak ezagutu ditzan.
Ikusten duen bezala, tresna baliagarria da, alde batetik ordenagailuan egiten duguna grabatzen duelako, modu honetan, edonork pausuz pausu jarraitu dezakeelarik eginiko tutoriala, eta horrez gain, aipatu ditugun beste hainbat gauza egiteko erabili daiteke programa hau.
Helburu hezitzailea
Ikasleek teknologia berriak eskaintzen dituen aukerak ezagutzea eta barneratzea, teknologia berri hauekin lan ohiturak barneratuz. Horrez gain, tresna honen bidez klaseak interesgarriagoak eta eraginkorragoak izango dira eta ondorioz, ikasleen errendimenduan eragin zuzena izango du honek. Gainera, programa hau helburu hezitzaileak lortzeko bidea da, izan ere, ikus entzunezko bideoek edozein hitzaldi baino interesgarriagoak dira askotan gaur egun eta ondorioz, honek ikasleen jokaeran eragina du. Honela, tresna hau gai heitzaileak lantzeko tresna eraginlkorra da.
Landutako gaitasunak eta horren zergatia
Programa honekin hainbat gaitasun landu daitezke, izan ere, tresna hau zabala eta irekia da. Guk esaterako tresna honi erabilpen tutoriala eman diogu, izan ere, horretarako tresna erabilgarria eta primerako da egiatan. Gure ustez, garrantzitsua da, mota honetako teknologia eta tresnak erabiltzea, aukera zabalak eskaintzen dituelako eta irakaskuntza prozesurako beste tresna bat delako. Honela, tresna honekin, gaitasun ezberdinak landu ditzakegu gure beharren arabera, ez dago gauza batetara bakarrik mugaturik, honek programa honi aberastasuna eta garrantzia ematen diolarik.
Nori zuzendua
9 urtetik aurrera edozein pertsonari zuzendua.
Abantailak
Tresna honen abantaila nagusia, sortzen duen motibazioa eta erakargarritasuna da, izan ere, zuk grabatutako zerbait sarean egoteak eta ikus entzunezko zerbait izateak garrantzi handia du, azken urteetan gauza guztiak bisualak direlarik eta hezkuntzak ere, alde horretarako pausuak eman behar dituelarik, gizarteak eta eskolak beti eskua emanda eta elkarrekin joan behar dutelarik.
Errekurtsoak
Ordenagailua, internet, livestream.
Livestream-aren bideo tutoriala


Watch live streaming video from teknobili at livestream.com

viernes, 3 de diciembre de 2010

GURE SCRATCH-A

Zergatik erabili programa hau?

Edozein eduki lantzeko aukera ematen dizu scratchak eta ikasleekin lantzeko oso egokia da, jolas moduan hartzen dutelako eta hau beti da oso deigarria eta entretenigarria delako beraientzat. Behin programatzen ikasten bada, ia edozein gauza egiteko aukera ematen du eta ikasleek ere programatzen ikasi ezkero, batak besteari galderak edo ariketak jartzeko balio du, berdinen arteko ikaskuntza bultzatuz.

Zer egin dezakegu scratch programarekin?

- Hainbat gai lantzeko aukera ematen du, adibidez guk erabiliko dugun bezala, Gipuzkoako parke naturalak eta biotopoak zein diren eta non dauden jakiteko.

-Edozein galdera mota egiteko aukera ematen dizu eta nahi dituzun erantzunak jartzeko ere.

-Bestalde, matematika lantzeko aukera ere badu eta oso erabilgarria da adinaren arabera, batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketak lantzeko.

-Honez gain, koloreak ikasteko balio dezake eta geografia ere bai, zuk nahi duzun objektua edozein lurraldetara eramateko aukera eskaintzen duelarik eta gainera argazkiak ere sartu ditzakezu lurralde hori nolakoa den ikus dezaten.

Helburu hezitzailea:

Jolasaren bidez ikaskuntza esanguratsua bultzatzea, ikasleek interes handiagoa izaten baitute jolas baten aurrean edozein liburu edo ohiko tresnen aurrean.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia
-Gipuzkoan ditugun parke naturalak eta biotopoak zein diren ezagutzea eta era honetan bertara txangoa egiteko gogoa piztea, gure kultura eta naturaren parte direlako.

-Scratcha bezalako errekurtsoak ezagutzea ikasleek ikasteko eduki dezaketen motibazio faltari aurre egiteko.

Nori zuzendua:

4 urtetik aurrera dituen edozeinek erabil dezake errekurtso hau.

Abantailak:

Ikasleekin duen abantaila nagusia, beraien atentzioa erabat gureganatzeko balio digula da, jolas moduan aurkezten baitzaio ikasteko aukera.

Errekurtsoak:

Ordenagailua, internet, Scratcha.

GIPUZKOAKO PARKE NATURALAK ETA BIOTOPOAK


Scratch-aren tutoriala


Watch live streaming video from jarangar at livestream.com

jueves, 2 de diciembre de 2010

PIXTON

Zergatik erabili programa hau?

Pixton-a oso tresna interesgarria da, izan ere, modu ez zuzen eta interesgarri batean, gauza asko ikasten da. Komikiak beti eragin dio zirrara gizakiari, izan ere entretenigarriak zaizkio. Gauzak horrela, irakaskuntzan tresna ezinhobea litzateke gaiak komikien bidez azaltzea. Guk gure adibidean, sedentarioa den gaztetxo baten asteburu pasa kontatu dugu, asteburu horren ondorioz, ariketa fisikoarekiko interesa erakusten duelarik. Modu honetan, sedentarioak diren gaztetxoak ariketa fisikoa egitera bultzatu nahi izan ditugu, azken urteetan gaztetxoen artean dagoen obesitate arazoa dela eta. Izan ere, hainbat egitasmo antolatu dira arazo honi aurre egiteko iragarki eta beste bitarteko batzuk erabiliz (ikus Mindomo lana), baina orain arte eskuratu diren emaitzak ez dira oso esanguratsuak izan. Honen ondorioz, egokia deritzogu programa hau erabiltzea hezkuntzan, azken urteetan gizartean sortu den arazo hau errotik konpontzeko. Izan ere, gure ustez, komikiek iragarkiek baino indar gehiago dute, gazteak protagonistarekin identifikatzen direlako eta berau imitatzen saiatzen direlako, hau da, protagonistaren eredua jarraitzen dute. Gauzak horrela, beraz, erabili ditzagun ezezagun eta eskuragarri ditugun bitartekoak, ditugun arazoak konpontzeko.

Zer egin dezakegu Pixton programarekin?

Hainbat erabilpen man ahal zaizkio programa honi. Esaterako istorio baten bitartez, hiri, mendi, itsaso, lurralde, klima, ariketa fisikoaren onurak, animaliak...erakutsi ahal zaizkio, honela modu inskonziente batean horiek barneratuko dituelarik. Izan ere, irakasleak arbelean edo liburu bitartez azaldu beharrean, komikiko protagonistaren eskutik irakasleak esango lukeena esango du protagonistak eta beraz, askoz ere entretenigarriagoa izango da eta gainera ideiak primeran barneratuko lituzkete, errealismo gehiago izango duelarik marrazkien bitartez. Honela, ikasleak ez dira aspertuko, hori baita ikasle askoren esanetan hezkuntzak egun duen arazoa. Gainera, eskola porrota ere gutxitu egin liteke.

Hezkuntzan ez da ohikoa honelako tresnak erabiltzea eta normalean eskola tradizionala nagusitzen da. Orain baina teknologia berriekiko interesa dagoela dirudi eta ondorioz, hezkuntza erreforma txiki bat egongo dela dirudi. Horretarako, "Pixton" bezalako programak oso erabilgarriak dira.

Helburu hezitzailea:

-Haur sedentarioak ariketa fisikoa egitera bultzatzea eta animatzea honek dituen onurak barneratuz, eta ez egiteak dituen ondorioak jakinaraziz.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

-Ariketa fisikoa egitearen onurak eta ez egitearen kalteak identifikatzea. Modu honetan, osasun kontzientzia barneratuko dute eta euren burua ariketa fisikoa egitera behartuko dute.

-Pixton programaren eskutik sustatu daitezkeen egitasmoen inguruan kontzientzia hartzea. Honela, etorkizunean modu ez zuzen batean zerbait barnerarazi nahi baldin badiete beste pertsona batzuei, tresna hau erabili dezaketela dakite. Izan ere, programa honetan eraikitzen diren komikiei esker, komikia ikusten duena identifikatuta sentitu daiteke, eta ondorioz, pertsona honen jokabidea bideratu dezakegu komikiari esker.

Nori zuzendua:

0-12 urte dituzten gazteei eta bereziki haur sedentarioei.

Abantailak: 

-Modu entretenigarri batean, ariketa fisikoaren onurak aipatzea eta ez egitearen ondorioak argitzea eta gazte sedentarioa ariketa fisikoa egitea animatzea. Izan ere, errazagoa da komikiari esker gazteei ideia hori barneratzea mila aldiz hitzez esan baino. Izan ere, kontuan izan behar da, gazteak protagonistarekin identifikatzen direla eta berau imitatzen saiatzen direla.

Errekurtsoak:

Ordenagailua, internet, Pixton, Livestream.

Komiki guztia ikusteko argazkiaren gainean klika ezazu.














Jarraian egin dugun tutoriala duzue:


teknobili on livestream.com. Broadcast Live Free

MINDOMO

Zergatik erabili programa hau?

Mindomoa oso erabilgarria da ikasleei gai bat azaltzeko. Izan ere, tresna hau erabiltzeak duen abantaila nagusiena, txertatu daitekeen informazio ugaria da. Ez da ahaztu behar, liburuak egiteko denbora dezente behar dela, eta beraz, liburuak zaharkituak geratzen direla hainbat kasutan. Programa honi esker, baina, informazio berria eduki dezakegu, izan ere, internet egunero eguneratzen da. Horrez gain, eskema sinple eta konplexu batean, hainbat bitarteko erabili ditzakegu: argazkiak, bideoak, soinuak, loturak...

Zer egin dezakegu mindomo programarekin?

Ikasleei eguneratutako informazioa eta gaiak azal diezazkiegu eskema batean, bertan informazio ugari txertatuaz.Izan ere, eskema honetan, bideoak, argazkiak; norberarenak eta internetekoak, notak, musika eta loturak ipini ditzazkegu, pentsa ezazue beraz, eskuartean ditugun baliabideak eskema horretan. Horrez gain, koloreak, hondoa...alda ditzazkegu, beraz bisualki ere erakargarria da oso.  Guk gure kasuan, "Heziketa Fisikoa"-ri buruzko eskema konplexua egin dugu, bertan hainbat bideo interesgarri eta informazio loturak ezarri ditugularik, modu honetan, etorkizunean irakasle izango garenez, eskema sinple eta aldi berean konplexu honetan, informazio osoa dugularik, nahiz eta eguneratu ere egin beharko dugun. Gainera, unitate didaktikoak ezartzeko ere oso baliagarria da, hau da, asteroko eta eguneroko planifikazio egiteko eta berau jarraitzeko oso baliagarria. Horrez gain, jarduera bat egiteko adibidea egin beharrean, bideoa ipintzea oso baliagarria da, izan ere, bideo horretan pertsonaia ospetsu bat agertzen bada, ikasleak motibatu egingo dira berau ikusiz, eta beraz, jarduera esanguratsua izango zen. Mota honetako teknika sinpleek izugarrizko garrantzia dute hezkuntzan, honelako ñabarduren ondorioz, ikaskuntza prozesua eraginkorrago egiten baita.  

Klaseak emateko bitarteko hauek erabiltzeak, ikasleen arreta eta motibazioa pizten du, ondorioz, saioak eraginkorrak dira. Tresna honek helburu hezitzailea du, izan ere, ikaskuntza prozesu osoagoa eskaintzeko aukera ematen du aipatu ditugun bideo, argazki...bidez, baita informazio iturri ugari edukitzeagatik ere. 

Guk "Heziketa Fisikoa" landu dugun moduan, beste hainbat eta hainbat gai azaltzeko erabili daiteke "Mindomo" programa. Esaterako "Natur Zientziak" azaltzeko, oso erreminta interesgarria da, izan ere, argazkiak eta bereziki bideoak txertatu daitezkeenez, klaseak interesgarriagoak izaten dira, honen ondorioz ikasleek motibazio handiagoa izaten dute eta beraz, ikaskuntza prozesua esanguratsuagoa da.

Esaterako, tresna hau erabilgarria da landareak eta euren prozesua azaltzeko, izan ere, internet-en dauden baliabideei esker, prozesu hori motibaturik primeran ikasiko dute. Horrez gain, planetak irakasteko ere oso interesgarria da eskema hau, internet eskura dugulako eta sarean dauden bideoek eta haonbat programek errealismo izugarria dutelako. Gainera, mendiak, errekak, orografia, gizakiaren gorputza...zehaztasun eta errealismo guztiz erakutsi dezakegu "Mindomo" programan jarri ditugun loturei esker.Horrez gain, guk egin dugunaren antzera, irakasleari berari ere baliagarria zaio planifikazioa egiteko.

Laburbilduz, beraz, oso tresna sinplea baina betea da, hau da, hainbat tresna dituelako, hauek hezkuntzarako oso baliagarriak direlako.

Helburu hezitzailea:

Joko eta jolasetan lantzen diren harremanez eta argitaratu diren berriez jabetzea eta joko sorta ematea egun horretan landuko diren jokoak eurak hautatzeko ikasleak euren artean adostasunera iritsiz.

Landutako gaitasunak eta horren zergatia: 

-Jokoan lantzen diren harremanak identifikatzea. Honela, jokoaren esangura eta bere garrantzia ulertuko dute.

-Adostasunera iristeko teknikak barneratzea eta praktikan jartzea. Honela, egunerokotasunean barneratutako teknika horiek baliagarriak izango zaizkie, pertsona guztiok iritzi ezberdina dugulako eta denon artean bizitzeko adostasuna beharrezkoa dugulako.

-Argitaratutako berrien garrantziaz jabetzea. Ariketa fisikoa ez egiteak eta egiteak duten garrantziaz ohartuko dira, gizarteari axola dienaren ideia sentituko dutelarik.

Nori zuzendua:

6-12 urte dituzten ikasleei, irakasle eta heziketa fisikoaren inguruan interesaturik daudenentzat.

Abantailak: 

Modu entretenigarri batean, ariketa fisikoaren onurak aipatzea eta jende sedentarioa berau burutzea animatzea. Horrez gain, saioan landu beharreko jokoak eurak hautatuko dituztenez betiere irakasleak emaniko joko sorta batetik, elkarren artean adostasunera iristen ere ikasiko dute. Horrez gain, lantzen dituzten harremanez ere jabetuko dira jokoak egiten dabiltzanean. Izan ere, argazkiek eta bideoek errealismoa ematen diote eta honek ikasleenganako motibazioa eragiten du.

Errekurtsoak:

Ordenagailua, "Mindomo" programa, livestream, internet.

Hona hemen "Mindomo" programarekin "Heziketa Fisikoa"-ri buruz egin dugun lana eta jarraian honen inguruan egin dugun tutoriala: 



Eskema hau bere egokitasunean ikusteko klikatu helbide honetan:

http://www.mindomo.com/view.htm?m=6a05c13a29bb45bdae981293ea0303bc



Azkenik, guk eginiko bideo tutoriala:

Watch live streaming video from teknobili at livestream.com

VOKI

Zergatik erabili programa hau?

Programa mundiala dugu honako hauxe, izan ere, pertsonaia bizidun xelebre batek guk idazten dioguna esaten du, eta errealismo itzela du gainera. Honela, umeak emozionatu egiten dira eta pertsonai honek esaten dionari men egiten diote. Honela, pertsonai honen eta umeen artean erlazio berezi bat sortzen da, honek eskolara pozik joaten eragiten direlarik.

Zer egin dezakegu Voki programarekin?

Hainbat gauzetarako erabili dezakegu, izan ere, irakasleak esan ordez, irakasleak pertsonaia honi agintzen dio zer esan, beraz, irakasgai asko teknika hau erabiliz landu ditzakegu. Esaterako, tresna interesgarria da goizeko lehen orduan ipini eta egun horretan egingo dituzten lan guztiak aipatzeko. Horrela, ikasleak jada badakite euren pertsonaia maitakorrak esan dituen lanak egin behar dituztela. Horrez gain, kontzeptu batzuk azaltzeko ere balio du, izan ere, irakasleak gelan egiten duen papera pertsonai honek bete dezake, betiere noski muga batzuk dituelarik, izan ere, ezin baitu idatzi eta ikasleen zalantzei erantzun.

Dena den, batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak balio du, izan ere, hitzez esan eragiketa horiek eta ikasleei denbora apur bat eman eta gero, berak erantzun zuzena esan dezake. Horrez gain, abestiak ikasteko ere balio du.

Gauzak horrela, hainbat gauzetarako erabili daiteke tresna hau, honek ikasleen motibazioan eta beraz errendimenduan eragin zuzena izango duelarik.


Helburu hezitzailea:

Euskararen entzumenezko gaitasun maila lantzea, hiztegia aberastuz eta euskal kulturaren parte den bertsolaritza ezagutuz eta sustatuz.


Landutako gaitasunak eta horren zergatia:

-Entzumenezko gaitasun ona bereganatzea eta zuzen erabiltzea, euskarazko bertsolariaren bertsoa entzunez, euskara maila hobetzeko. Honako hauxe euskara aberatsa eta zuzena ikasteko bide bat litzateke, ondorioz, egoki deritzogu entzumen gaitasuna eskuratzea egunerokotasunean erabiltzen dugun hizkuntza garatzeko eta berataz gehiago ikasteko.
-Euskal kulturaren parte den bertsolaritza mundua sustatzea, euskara hizkuntza egoki landuaz eta bertsoa entzunez, aberastasun kulturala eskuratzeko. Modu honetan Euskal kultura ezagutuko dugu, kultura ezberdinak ezagutzeak barne aberastasuna eta jakintza sortzen duelarik.

Nori zuzendua:

 Euskara ikasi eta aberastu nahi duen orori zuzendua, bereziki, 0 eta 10 urteko haurrei eskainia.

Abantailak:

Modu dibertigarri batean, entzumenaren bidez euskara ikastea, izan ere, hitz egiten duena pertsonaia xelebre bat da. Modu honetan, ikasleek atentzio maila eta interes handiagoa jarriko dute, ondorioz, motibazio maila ere handiagoa izango delarik. Honek guztiak, ikaskuntza eraginkorra izaten lagunduko du, azken urteetan hezkuntza lortu nahiean dabilena. Izan ere, zerbait berria edo ezezaguna denez, gauza berri guztiei interes eta arreta berezia jartzen zaie. 

Errekurtsoak:

Ordenagailua, internet, Voki programa, livestream, bertsoa.


Voki-aren tutoriala

Watch live streaming video from jarangar at livestream.com

miércoles, 1 de diciembre de 2010

5.EKARPENA


Berria egunkarian argitaratu den berri honetan, hezkuntzan ezarri nahi den hizkuntza berdintasuna ageri zaigu. Izan ere, indarrean dagoen Euskal gobernuak euskara eta gaztelania maila berean ezarri nahi ditu hezkuntzan. Honek bertako hizkuntzari, hau da, euskarari, munduko hizkuntzetako zaharrenari, kalte handia eragingo dio, kontuan izan behar baita, euskara berez hiztunak galtzen ari dela gaztelania menperatsuaren aurrean. Beraz, hezkuntzan euskarazko irakasgai gutxiago emango badira, ikasleek euskara gutxiago ikasiko dute, eta ondorioz, euskara hizkuntzaren neurri gabeko gainbehera gertatutako da.

http://www.berria.info/albisteak/37143/hezkuntza_arloan_euskara_eta_gaztelania_maila_berean_jarri_nahi_ditu_jaurlaritzak.htm

Isabel Zelaak Nafarroan UPN erabiltzen ari den estrategia berbera EAEn ezarri nahi du, eta gizartean ingelesarekiko dagoen interesa, eleaniztasunarekiko dagoen jakin-mina baliatu nahi du euskarazko irakaskuntza ahultzeko. Ikasle asko euskara jakin gabe ateratzen dira eskolatik eta dekretu honekin, ikasleak euskara jakin gabe ateratzen lagunduko dute.

Jakina da munduan desagertzeko arriskuan dauden 3.000 hizkuntzetariko bat euskara dela. Unescoren irizpideen arabera, euskaldunon hurrengo belaunaldiek euskararen iraupenerako berebiziko garrantzia izango dute. Belaunaldi horien irakasle izango garen heinean, ezin dugu bat egin curriculum dekretu berri honekin.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan soilik %4k aukeratu dute A eredua. Isabel Zelaa, ordea, horri bizkarra eman, eta hezkuntza komunitatearen gehiengo «zabalaren» iritziaren kontra ari da. Jakin behar dugu, beraien intentzio bakarra gure kulturaren ondare nagusia zanpatzea dela, gure hizkuntza, eta biderik azkarrena hezkuntzan ahalik eta garrantzia gutxien ematea da, Euskadin bizi diren herritarren %80 aitzakiatzat hartuta, nahiz eta datu hau erreala ez den. 

Jakin badakite, gure hizkuntza galbidean dela eta dirudienez edozer egiteko prest daude hau gerta dadin eta prozesua azkartzerik badute, egin egingo dute.

         Lambert hizkuntzalariak dio “eskolak pertsona eta gizarte mailan oreka lortu nahi badu, beti eman behar dio lehentasuna gizarte mailan garatzeko aukera gutxien duen hizkuntzari”, eta garbi dago, sistema berri hau ezartzen badute, hau ez dela ematen. Irakasle izango garen aldetik,  ezingo dugu ikasle elebidun orekaturik lortu, euskararen eta gazteleraren gizarte funtzioak ez direlako berdinak eta euskal hiztunen komunitate elebidunaren eta erdal komunitate elebakarraren artean desoreka handia dagoelako. Beraz, dekretu berri honen norabideak ez ditu elebidun bihurtuko hurrengo belaunaldietako haurrak. Eta euskara hurrengo urteetan ere desagertzeko arriskuan dauden Unescoren hizkuntzen mapan agertuko da.

Zein puntutaraino erabiltzen dira teknologia berriak EAE-n?

Hona hemen Gaztela eta Leongo Hezkuntz arloak egin duen ikerketa bat. Bertan, 148 zentrok teknologia berriak erabiltzen dituztela dio, eta horietatik 21-ek Bikain nota lortu dutela. EAE-n honelako ikerketa bat eginez gero, egongo al litzateke bikain lortuko zuen ikastetxerik?

  http://www.elmundo.es/elmundo/2010/11/30/castillayleon/1291125596.html

miércoles, 13 de octubre de 2010

4.EKARPENA


Heziketa Fisikoko saioetan teknologia berrien erabilpena nahiko zaila iruditzen zitzaigun, baina power point hau aztertu eta ikusi eta gero, etorkizunean irakasle garenean, teknologia berri hauek saioetan nola erabili jakin ahal izan dugu. Modu honetan, ikasleen motibazioa eta ariketak egiteko gogoa indartuko lirateke, ariketa fisikoa egitea gustatzen ez zaien ikasleak ere parte hartuko zutelarik. 

http://www.slideshare.net/normale/santiagosesma-presentation

 Teknologia egunerokotasunean erabiltzen dugun tresna bihurtu da urte gutxiren buruan. Nork pentsa zezakeen orain dela ez urte asko, eskolako geletan ordenagailuak egongo zirenik? Ikasleek ikaskuntza ordenagailuen bidez burutuko zutenik? Hezkuntza “teknologizatuko” zenik?
Egia esan, orain arte pentsaezina zen ideia hori, baina gizarteak apustu zuzena egin du teknologiaren alde. Hori dela eta, garapen ikaragarria izan du eta izaten ari da, gogoan izan behar baita gaur modernoa dena, hilabete baten buruan jada zaharkitua dela. Gauzak horrela, beraz, etengabe garatzen ari den prozesua dela esan dezakegu, esperientziaren ondorioz hobetuz doalarik. 
Eskoletan antzeko zerbait gertatu dela esan dezakegu, izan ere, ordenagailuak ez ohiko esparruetara zabaldu dira. Lehenago aipatu dugu, hainbat irakasgai ordenagailuen bidez lantzen hasi direla, irakasgai horien artean heziketa Fisikoa dagoelarik.
Orain arte, irakasgai hau ez da teknologiari lotua egon, eta ziur aski batek baino gehiagok ez dio zentzurik ikusten saio hauetan teknologia erabiltzeari. Dena den, uste dutena baino garrantzi handiagoa du. Azken urteetan, kirolean, teknologia goi mailako kirolariekin erabiltzen zen, hauen errendimendua hobetzeko asmoz. Gainera, mota honetako teknologia nahiko garestia zen eta teknologia horri ahalik eta etekin gehiena ateratzeko, beharrezkoa izaten zen teknologia hori menperatzea.
Gaur egun ere, beharrezkoa da teknologia hau menperatzea, baina azken urteetan gizartean teknologia ugari erabili denez eta erabiltzen denez, honelako tresnak erabiltzeko jakituria eskuratu da. Horrez gain, eskuragarritasun maila handiagoa dago eta kirola praktikatzen duten pertsonekiko interesa piztu du. Izan ere, euren errendimendua hobetzeko tresna bikaina dute eskura, egun goi mailako kirolariek erabiltzen duten teknologia bera. Gauzak horrela, gauzak asko aldatu dira urte batzuen buruan, izan ere, lehen profesionalen esku zegoena, orain denen eskura dago. Hori, euren denbora librean kirola egiten duten pertsonentzat motibazio gehigarria da.
Hasieran aipatu dugu, egun gizarte honetako pertsona gehienek teknologia mota hau erabiltzen badakitela. Dena den, teknologia horri erabilpen zuzena nola eman erakutsi beharra dago. Horretarako, garrantzitsua da oso hezkuntza hori eskoletan ematen hastea, nahiz eta urte batzuen poderioz teknologia hori zaharkitua geratu. Hala ere, horrek ez dio axola, izan ere, eskoletan gai honekiko interesa pizten bada, ondoren ikasleek euren kabuz jarraituko dute gai hau lantzen.
Gauzak horrela, Lasarte-Oriako Landaberri institutuak Teknologia Berriak erabiltzeari ekin dio Heziketa Fisikoko saioetan. Euren asmoa teknologia bidez, ikasleak motibatzea eta prestakuntza ematea da. Horrez gain, irakasleek, ikasleen maila fisikoa zein den jakin dezakete, hau da, proba batzuk eginaz, ikasle horrek duen errendimendua jakin dezake irakasleak. Hau oso baliagarria zaio irakasleari saioak prestatzerako orduan, izan ere, erabili beharreko intentsitate maila mugatzen laguntzen dio. Horrez gain, ikaslearen ebaluazioa egiteko ere oso baliagarria zaio irakasleari.
Saioari dagokionez, kirol bateko hainbat jaurtiketa edo arau azaltzeko oso aproposa da ordenagailua, kirolari profesionalen bideoak eta irudiak jar daitezke eta. Horrez gain, saioan musika erabili daiteke ikasleak motibatzeko, honek euren jarreran eta errendimenduan eragingo duelarik. Horrez gain, ikasleek eurek euren autoebaluaketa egin dezakete, izan ere, Excell-eko programa baten bidez, ikasleek euren emaitzak sartu eta ordenagailuak 0-tik 10-era puntuazioa ematen die, ikasleen ahalmena kontuan izanik. Honela, ikaslearen garapena ikus dezakegu saioak aurrera doazen neurrian.
Erabilgarria izan litekeen beste aspektu bat, argazki kamera edo bideoa litzateke. Modu honetan, esaterako luzera jauzia egiteko, pausuak nola egin dituzten eta nola egin zitzaketen ikusi dezakete. Ondoren, hori behatuz egindako akatsa hobetzeko. Horrez gain, ikasleren bat lesionaturik balego, ikasle horrek aterako lituzke argazkiak eta beraz, ikasle horrek zeregina edukiko luke, gelako partaide sentituko litzateke.
Gainera, moodle plataformaren bitartez, informazio gehigarria txertatu dezakegu, hau ikasleentzat interesgarria izango delarik. Izan ere, modu honetan saioan lantzen ez diren gaien inguruko informazioa publikatu daiteke, ondoren sarean hori eztabaidatzeko. Honela, ikasleek azken egunetako berriak jakingo dituzte eta eztabaidatzeko gaitasuna garatuko dute.
Gauzak horrela, Heziketa Fisikoko saioetan teknologia erabiltzea onuragarria da. Landaberri institutuan behintzat oso gustura daude lortutako emaitzekin, izan ere, ikasleek interesa erakutsi dute. Interes hau ona dela kontuan izan beharra dago, modu honetan etorkizunean teknologia hauek erabiliko dituztelako eta egun dagoen gazteen gizentasunarekin amaitzeko bidea izan daitekeelako. Ezin baitugu ahaztu, azken hamarkada honetan, sedentarismoa dagoela gazteen artean eta ehuneko kopuru kezkagarri bat gizena dela. Modu honetan, pertsona horien interesa bereganatu dezakegu ariketa fisikoa egiteko eta arazoarekin amaitzeko.  

3.EKARPENA

ESKOLA PORROTA ETA MOTIBAZIOA

Gaztetxoen eta gazteen kexetako bat eskolara gogo gutxirekin joateko, motibazio falta izan ohi da, eskolan ematen diren gaiak interesgarriak ez direla behin eta berriz errepikatuz. Bideo honetan, motibazioaren inguruan mintzatzen da, zehatzago esanda ikasleak anitzak direla indartzen da eta egungo hezkuntzak horien eskariei ezin diela erantzuna eman.


http://www.youtube.com/watch?v=7-iSAjUQ4DY&feature=player_embedded

Ikasleen motibazioa dute aipagai lehenik eta behin, gure ustez hau delarik ondo jorratu beharreko gaietako bat. Ikasleek, ikasten ari direnak zerbaitetako balio dietela ikusi eta jakin behar dute, irakasleari zertarako balio duen galdetu eta honek ez dakit edo astronauta izan nahi baduzu beharko duzu erantzuten badio, ikasle horrek ez du inongo motibaziorik izango gai horretan, interesik ez duelako izango. Hauen motibazioa lortzeko, benetan beharrezkoak diren gaiak aukeratu behar dira, noski beti izango dira derrigorrezko batzuk, baina beste asko alferrik erakusten dira. Horrez gain, saioak ematea alde batera utzi eta saioak zuzendu egin behar dira eta beraien laguntzaile izan behar da, lana beraiei eginaraziz eta ez soilik entzutera behartu. Honetarako, metodologia aldaketa handia egin behar da, baina guztion artean lor dezakegu. Besteak beste, teknologi berriak erabil ditzakegu horretarako, frogatua baitago, teknologi berrien erabilpenarekin beraien motibazioak goruntz egiten duela eta hau erabili beharrean gara aurrerantzean, ikasleen benetako ikaskuntza landu nahi badugu. Gakoa, hauen erabilpen egokia nola lortu izango da, ikasleengandik nahi ditugun emaitzak lortu ahal izateko, baina horrek ez gaitu kikildu behar.

Bestalde, ikasleak ebaluatzeko irakasleek duten erraztasuna aipatzen dute eta egia da bakoitzaren egoera pertsonala askotan ez dela kontuan hartzen, baina azterketa batean ezin da kontuan hartu, jakina ez bada, ikasle horrek ezintasunen bat duela. Ezintasun horren berri irakasleak ez badu, ikasle bakoitzari eskaera maila ezberdina egitea, kurtsoa edo zikloa pasa ahal izateko nahikoa den bitartean behintzat egokia dela deritzogu eta are gehiago, egin beharrekoa hori dela uste dut, azken finean, bakoitzak bizi duen egoera oso ezberdina da eta bakoitzaren erraztasunak eta zailtasunak ere ezberdinak dira, eta hori kontuan hartu beharko litzateke.

Bukatzeko, gurasoek irakasleekiko duten ikuspegia aipatzen dute eta askotan irakaslea etsai bezala ikusten dutela aipatzen dute eta ez direla konturatzen proiektu komun batean daudela. Gure ustez askotan gertatzen da hau, baina gaur egun gertatzen hasi den zerbait da. Gaur egun, gurasoen jarrera oso babeskorra da beraien seme-alabekiko eta irakasleak erretolika botatzen badie edo zigortzen badu, guraso askoren jarrera irakasleari azalpenak eskatzea izaten da. Horrek garbi uzten du irakaslearekiko duten errespetu falta, beren hitza eta profesionaltasuna dudan jartzen dituztelarik. Hau ez da inondik inora ere onargarria eta alde horretatik gurasoen kontzientziazio falta nabarmentzen da, eskolarekin bat lanean aritzeko eta soilik eskolaren esku ez uzteko ikasleen hezkuntza, azkenean, beraien seme-alabak baitira.

Besterik gabe, hau da bideo honetan azaltzen diren iruzkin batzuei buruz dugun ikuspuntua.

martes, 12 de octubre de 2010

2.EKARPENA

Teknologiak pertsonei eginiko kaltea

Teknologiak onurak dituela entzun ohi dugu beti, baina zenbait kasutan arazoak ere sortzen ditu, pertsona batzuk teknologiarekiko atxikimendua izatera heltzen direlarik. Hori dela eta, gutxitan entzuten den kasu hauen berri emateko, artikulu hau aukeratu dugu, jarraian gure iritzia emanaz:


Orain arte, teknologian inbertsio handiak egin dira, etorkizunean tresna guztiak teknologikoak izango direnaren ustea dela eta. Egia esan, egun ideia hori nabarmentzen da, baina oraindik etorkizuna igartzeko gaitasunik edo modurik ez dugunez, nekez jakin dezakegu etorkizuneko berririk. Dena den, egunak egun teknologia bitarteko garrantzitsu eta beharrezkoa bihurtu da gure eguneroko bizitzan, gizakiaren bizitza zentzu askotan erraztu duelarik eta honen erosotasuna hobetu duelarik.

            Hala eta guztiz ere, teknologiaren erabilera okerrak gizakiarengan eragin oso negatiboak izan ditzake. Askotan, komunikabide eta beste hainbat iturrik, teknologiaren alde onak bakarrik argitaratzen zituzten, baina gaur egun, teknologiak dituen alde negatiboen berri ere ematen da jakitera, izan ere, bizi garen gizartearen arazoetako bat bihurtu da.

            Gauza guztiak bezala, zentzuz eta neurriz erabili behar da teknologia, ala erabili ezean teknologiarekiko dependentzia sortzen baita, hau da, gizakiak bizitzeko elikadura eta ura behar duen bezala, teknologia ere beharrezko zaku horretan sartzen du. Gauzak horrela, beraz, teknologia tentu handiz erabili behar den instrumentua da, izan ere, azken urteetan, teknologiarik gabe bizi ezin duten pertsonak agertu dira, honek, euren jokabidean eragiten dielarik eta arazoaren funtsa non dagoen ez dakitelarik.

            Beti edo ia beti, familia izan ohi da pertsona horren arazoaz jabetzen dena, baina askotan ez dakite non dagoen arazo horren jatorria. Izan ere, artikuluan dioen bezala, pertsonen jokabidean eragiten du zuzenean, gelatik atera nahi ez izatea, familiarekin tratu gutxi nahi izatea, antsietatea, eskola porrota eta zenbait kasutan indarkeria erabiltzea. Hauek izan ohi dira nagusiki arazo hau duten pertsonen sintoma nagusiak, baina gizartearentzat arazo ez direnez, hau da, deliturik egiten ez dutenez eta gizartearentzat arazo izan litezkeen jokabide txarrik egiten ez dutenez, ez da alarma sozialik sortzen.

            Arazo hau duten gehienak edo denak gazteak direnez, zer pentsatu ugari ematen du familiaren inguruan. Izan ere, familiak ez al dira ohartzen euren seme-alabek denbora ugari ematen dutela teknologiekin? Zer dela eta ez die mugarik jartzen gehiegikeriak kaltegarriak direla jakinda? Ez die axola euren seme-alaben hezkuntzak ala? Edota erosoa da teknologiak umezain lanak egitea gurasoak beste zerbait egiten duten bitartean?

            Argi dago errua inplikaturik dauden pertsona guztiena dela, izan ere, mundu honetan norberak jakin behar du non dauden mugak eta muga hori igaroz gero zer gertatzen den. Hala ere, batzuetan edo askotan norbera ez da jabetzen mugatik gertu dagoela, eta hor familiaren laguntza funtsezkoa da pertsona horri oinak lurrean jartzeko.

            Tamalez, batzuetan berandu izaten da eta laguntza profesionala beharrezkoa izan ohi da. Azken urteetan agertu diren kasuen ondorioz, teknologiaren gehiegizko erabilera duten pertsonak sendatzeko programak sortu dira. Horien artean “Proyecto Hombre” izeneko zentroak daude eta bertan arazo bera duten pertsonekin, era kolektiboan arazoari amaiera ematen diote profesionalen laguntzarekin.

            Mota honetako zentroetara etortzen diren pertsonen %5ak bakarrik onartzen du arazo bat duela. Gauzak horrela, asko eta asko ez dira kontziente duten arazoaz, dena kontrolpean dutela uste dute, baina ez da horrela. Ez dute ulertzen edota ulertu nahi teknologiak eragin egiten diela, berau gabe ezin bizi izatera iritsi arte.

Gauzak horrela, teknologiak zenbait arazo sortu ditu gazteengan. Hau dela eta, hainbat kanpaina egin dira estatuan, gazteei eta hauen gurasoei zuzenduak, kontzientzia daitezen teknologia ona dela baina neurriz erabili behar dela, hau da, erabilera egokia egin behar dela.

Esperientzia pertsonalean oinarrituz, aitortu beharra dut ez naizela teknologiarekin gehiegikeriak egiten dituen horietakoa. Dena den, nire lagun eta gelakideen artean ni baino “teknologizatuagoak” daudela ohartu naiz, denbora oro mugikorra eskuartean dutela loteria tokatu zaien berria noiz iritsiko zain edo. Horrez gain, bada beste adibide garbi bat teknologiak eta batez ere internet-ek gazteengan izan duen eraginaz jabetzeko.

Unibertsitatean, liburutegietan eta ordenagailu publikoak dauden tokietan, hainbat gazte ordenagailuan nabigatzen ibiltzen dira. Zu zeu ordenagailuak dauden azken ilaran eseri eta has zaitez kontatzen ea zenbat pertsona dauden sare sozialetan. Gainera, pertsona asko eta asko, soilik sare sozialetan ibiltzeko etortzen dira, hau da, pertsona batzuk ordenagailu gelara sartu eta 15 minuturen buruan irten egiten dira euren beharra eginda. Honek argi erakusten du, dependentzia dutela ordenagailuekiko, denbora libreko minutu gutxi horietan teknologia honetan pentsatzen dutelarik.

Ziur aski, aipatu dudan egoera hau ez da lehenago aipatu dugun puntu larrira iristen, baina puntu horretara iristeko dagoen bidean lehen pausua emana dutela uste dut. Izan ere, denbora pasa izan beharko litzatekeena, behar bat bilakatu da, bizitzan ditugun beste edozein behar garrantzitsuak bezalaxe. Honen ondorioz, behar garrantzitsuagoak direnak alde batean geratzen dira.

Teknologia inoiz egin den asmakizunik hoberena izango da ziur, baina asmakizunik hoberena izaten jarrai dezan, ez dezagun galdu horrenbeste maite dugun hori gehiegi maitatzeagatik, gehiegikeriak ez baitira gizakiarentzat eginak.

lunes, 11 de octubre de 2010

1.EKARPENA


Jarraian bideo honen inguruan mintzatuko gara, izan ere, bertan urteen ondorioz hezkuntzan eman den aldaketa sakona oso ondo azaltzen da modu sinple baina eraginkor batean. Horrez gain, bertan agertzen den esaldi batek ere arreta eragin digu: “Oso ona da ume abtek liburua izatea eskuartean, baina mundua edukitzea hobeto da”.


http://www.youtube.com/watch?v=jaAr06NNwbI&feature=player_embedded

           Orain dela milioika urte, Lurra izeneko gure planetan gizakiak bizi ziren. Garai hartan baina, gizakiek ezin zezaketen euren jakin mina ase, ez zuten eta gaitasunik zituzten baliabide eskasak aprobetxatzeko eta erabiltzeko. Urteak aurrera joan ahala baina, gizakia esperientzia hartzen joan da, eta esperientzia hori baliagarria izan zaio bere asetasunak asetzeko eta erronka berriei aurre egiteko, gizakiaren jakin minak ez baitu mugarik.. 

Gauzak horrela, munduak hainbat eta hainbat baliabide jarri zituen gizakiaren eskura, besteak beste,  ura, janaria, eguzkia, zuhaitzak, harriak, petrolioa, ikatza, oxigenoa, haizea, energia organikoa, animaliak…Baliabide horiei esker, gizakiak hainbat eta hainbat aurrerapauso eman zituen bizirauteko eta bizitza kalitatea hobetzeko, baina gizakiak, bereganatutako lorpenak oinarrian harturik, hobekuntza prozesuarekin aurrera jarraitu zuen egun arte.

Prozesu horretan, aurrerapauso harrigarriak eta bikainak eman dira, baina kasu batzuetan ez dira hobekuntza horren ondorio negatiboak kontuan hartu, kaltea konponezina izatera heldu arte: petrolioaren gehiegizko ustiapena eta honek sortutako kutsadura, ezin desagertu daitekeen plastikoa, altzairuak eta papera egiteko erabiltzen den egurraren ondorioz sortutako deforestazioa, energia sortzeko erabiltzen diren energia nuklearrek sortutako kontaminazioa…

Honen ondorioz, hau da, gauza berriek izan ditzaketen eragin negatiboak direla eta, gizakiak mesfidantza erakusten du edozein egoera berriren aurrean. Hezkuntzaren inguruan gauza bera gertatzen dela esan genezake, izan ere, orain arte erabili den modu tradizionalaren amaiera iritsi dela dirudi, honek teknologia berriei ateak ireki dizkielarik.

Tradizionalki, ikasleak gelara sartu eta irakasle baten azalpenak entzun behar izaten zituzten, eurak mahai gainean liburua zuten bitartean. Ondoren, irakasgaia gainditzeko liburua buruz ikasi behar izaten zen irakasgaia menperatzen zenuela erakusteko. Eredu honen bitartez, eskola porrota ugari izaten zen, izan ere, irakasgaia lantzeko moduak ikasleek izan zitzaketen interes guztiak apurtzen zituen.

Urteak beranduago, klaseak emateko modua apur bat aldatu zen, izan ere, ikasleek protagonismo handiagoa eskuratu zuten irakasgaietan. Dena den, irakasgaia lantzeko erabiltzen zen sistema oso antzekoa zen aurrekoarekin alderatuz gero, izan ere, irakasleak liburuan jartzen zuena azaltzen zuen eta ondoren, ikasleek hori ikasi beharra izaten zuten azterketa gainditzeko. Horrez gain, hizkuntzek ere garrantzi handia hartu zuten eta batez ere Ingelera sakonki ikasten zen. Modu honetan ere, eskola porrota nabaria zen. Hauxe da, batez ere, azken urteetan erabili den modua.

Egun proposatzen den hezkuntza modua berriz, teknologian oinarriturik dago, zehatzago esanda ordenagailuetan. Kontuan izan behar da, egungo gazteria eta gizartea teknologia berrietan oso abila dela eta berarekiko interes handia erakusten duela. Gauzak horrela, zergatik ez erabili teknologia berriak ikasgeletan? Etorkizuna teknologiari loturik baldin badago, zer dela eta ez diegu eskaini behar ikasleei teknologiarekin lotutako hezkuntzarik? Ez al da eskolaren funtzioa ikasleak gizartearen beharretara prestatzea? Ez al dugu proba egin behar zer gertatzen den ikusteko? Eta eskola porrotarekin eta ikasle askoren interes ezarekin amaitzeko giltza balitz?

Tradiziozko liburuen eta egungo ordenagailuen arteko aldea nabaria da, izan ere, orain arte ikasleak liburu batetara mugaturik zeuden, baina egun, ordenagailuei esker eta bereziki internet-i esker, ikasleek hainbat informazio iturri eduki ditzakete. Honi esker, osotasun handiagoz landu ditzakete irakasgaiak eta beraz hezkuntza hobea izango dute. Edonork esan dezake, modu honetan ere ikasleek ez dutela interesa erakutsiko, eta agian arrazoi izango dute, baina gogoan izan gauza bat; ume bati oinetakoak erosten dizkiogunean, egunero oinetako horiekin ibiltzen da ilusioa egiten diolako. Geletan antzeko zerbait gertatuko litzateke, izan ere, gauza berria denez, ikasleek interesa erakutsiko lukete, eta ondorioz, hezkuntza osoagoa jaso. Izan ere, gogoan izan behar da gauza batzuk ikasteko material ezin hobea dugula ordenagailuetan, esaterako mendiak, errekak, planetak, estatuak…”Google Earth”-aren bitartez.

Hezkuntza osoagoa jasotzeko, baina, beharrezkoa da egungo hezkuntza metodologia aldatzea ere, hau da, ikasleei askatasun gehiago eman behar zaie. Askatasunak ez du esan nahi ikasleek nahi dutena egin dezaketenik, baizik eta lan bat jarri eta hori modu autonomoan egin dezatela euren ordenagailuekin. Modu honetan, ordenagailuan esperimentatzeaz gain, informazio iturri ugari ukituko dituzte eta denetatik pixka bat hartuaz informazio betea eskuratuko dute. Gogoan izan behar da, egun internet-i esker material didaktiko eta informazio izugarri pila dagoela sarean. Izan ere, modu honetan, eurak bereganatzen dute gelako protagonismo osoa irakasleek beharrean, tamalez orain arte egin den bezala.

Zenbaitek pentsa dezake, metodo honen bitartez irakasleak ez duela funtziorik gela barruan, baina oso oker dago. Izan ere, modu honetan irakasleak inoiz baino paper garrantzitsuagoa du, berak gidatu behar baitu modu ez zuzen batean gelako dinamika, hau da, zein gai landu, ikasleek lan horiek gelan aurkezteko zuzenketak egin…Irakasleak oso paper garrantzitsua du klaseak emateko modu honetan, baina bigarren maila batean kokaturik dago gelako protagonismoa ikasleei emanaz. Horrez gain, irakasleak zenbait gauza azal ditzan, oso lagungarri izan dakizkioke hainbat programa, ikasleei irakasgaiak eramangarriago egiteko eta motibatzeko, esaterako “Scratch” programa matematikak lantzeko, “Mindomo” eskemak egiteko…

Dena den, hainbat pertsonek ondorio negatiboak ikusten dizkiote teknologia berriak ikasgeletan txertatzeari. Batzuen ustez, ikasleek eskuz idazteari utzi egingo diote eta ondorioz gaitasun hori galduko dute. Horrez gain, ordenagailuen aurrean horrenbeste denbora igarotzea begien osasunerako ona ez dela diote eta azkenik, ikasleak teknologia berrietan jarraitzaile bihurtuko direla, egun gazteen ehuneko kopuru txiki bat dagoen moduan. Honen ondorioz, geroz eta gazte gizen gehiago dago, euren denbora librea kirolean igaro beharrean, eurentzat munduan egin den asmakizunik hoberena den ordenagailuaren aurrean igarotzen dutelako.  

Orain arte eskoletan hezkuntza transmititzeko erabili den teknikari, aurkari gogor bat atera zaio. Modu honetan, egun hezkuntza transmititzeko bi aukera nagusi daude; bat tradizionala eta bestea modernoa. Nahiz eta eztabaida ugari sortu bi modu hauetatik hoberena zein den erabakitzeko, egoera honen alde ona ikusi beharra dago. Izan ere, urte askoren ondorioz lortutako esperientziaren poderioz, irakasteko modu berriak asmatu dira, eta hori kontuan izan behar den zerbait da. Gauzak horrela, eskuartean ditugun bi aukera horietako bat aukeratu beharra dago, egiten den hautapenak ikasleen hezkuntzan eragin zuzena izango duelarik.

Seguidores